Zabalik da udaleku irekietan begirale aritzeko lan poltsan izena emateko epea

Uztarria.eus 2019ko mai. 3a, 17:56

Lan poltsan sartu nahi duten herritarrek maiatzaren 24a baino lehen bidali beharko dituzte Curriculumak. Aukeraketa egiterakoan aisialdiko begirale titulua zein EGA agiria edukitzea baloratuko dute, baita azpeitiarra izatea ere.

Udalak uda sasoiko udaleku irekietan begirale lanetan aritu nahi duten lagunekin lan poltsa osatzeko epea zabaldu du. Haur, nerabe eta gazteekin lan egin nahi duten aisialdiko begiraleek eta behar berezietan adituak diren hezitzaileek eman dezakete izena. Interesa dutenek maiatzaren 24a, ostirala, baino lehen bidali beharko dituzte Curriculumak gib@azpeitia.eus helbide elektronikora. Dena den, informazio gehiago behar duenak, 943-15 71 60 telefono zenbakira dei dezake.

Hainbat elementu hartuko dituzte kontuan begiraleak aukeratzerako orduan. Hain zuzen ere, begirale lanetan aritu nahi duten lagunek begirale titulua eta EGA edo baliokidea izan beharko dituzte. Gainera, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak –eginda edo egiten– izan beharko dituzte, eta antzeko lanetan esperientzia edukitzea ere kontuan hartuko dute. Horrez gain, azpeitiarra izatea baloratuko dute.