Larunbat arratsaldea girotu zuten Lemy River eta Anai taldeek

Uztarria.eus 2019ko api. 30a, 10:26

Lemy River eta Anai taldeak Sanagustin kulturguneko agertokian izan ziren joan zen zapatuan. Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan eskaini zuten emanaldia, eta arratsaldea girotu zuten kulturgunean. Lemy Riverrek proiektu berria hasi zuen Bartzelonatik Euskal Herrira itzuli zenean, eta horretan segitzen du. Hain zuzen ere, entzuleak horren lekuko izan ziren Sanagustinen. Iban Martin Lemy, Mikel Benito –baxua–, Joseba De Arriba –gitarra eta teklatuak– eta Roberto Granado –bateria elektronikoa– dira taldeko kideak, eta popa, psikodelia eta elektronikoa nahasten dituzte abestietan. Anai taldea, berriz, Astigarragan sortutakoa da, eta energiaz betetako rock progesiboa egiten dute gitarraren, ahotsaren eta bateriaren bidez.

Hona hemen, zapatuan eskaini zuten kontzertuko argazkiak (Irudiak: Alberto Beloki):