Ikurrin ugari balkoietan, Aberri Egunez

Uztarria.eus | Politika
2019ko api. 21a, 11:51

Aberri Eguna da gaur, eta gaurko egunez ohi den moduan, kolore zuriak, gorriak eta berdeak atera ditu jendeak balkoietara, aberriarekiko atxikimendua azalduz. Batek baino gehiagok egin du bat gaurko egunarekin, eta goizean goizetik, hainbat ikurrina ikusi ahal izan da herriko hainbat etxetan eta txokotan.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

miren | 2019-04-21 : 18:59

Kaixo,goizeko hamaiketan udaletxeko balkoian etzegoen ikurrinik ipinita, gutxienez ordu hori pasa eta gero ipini dute. Talmalgarria iruditzen zait, bigarren urtez jarraian, herritarren deien ondorioz ipini behar izana, udalaren iniziatiba falta izugarria agerian gelditu da aurten era berriro. Gezurra dirudi, EHbilduk gobernatzen duen herri batean bizi garela, herriterrek kejatu behar izana ikurrina udaletxeko balkoian ipintzeko eta Aberri Eguna dela gogoratu arazteko, eta hori kanpainan gaudela! En fin... Ez ote gabiltza despixtatu xamar?

baigizona | 2019-04-22 : 12:16

IKurrin ugari? Nahi bai. Benetan ugariak, argazkiei begiratuta, ikurrinik gabeko balkoi, leiho, etxe eta eraikuntzak dira. Ugari. ugari...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu