Aste Santua dela eta, herriko hainbat gune itxita egongo dira datozen egunetan. Gazte Informazio Bulegoa ez dute zabalduko bihartik –apirilaren 18– hilaren 28ra arte; apirilaren 29an, astelehena, zabalduko dute gunea berriro. Udal Liburutegian ere izango dute eraginik Aste Santuko oporrek: izan ere, itxita egongo da liburutegia bihartik astelehenera –apirilak 22– arte. Asteartean, hilak 23, normaltasunez zabalduko dute gunea: goizez, 09:00etatik 13:00etara irekiko dute, eta arratsaldez, 15:30etik 20:00etara. KZgunea ere asteartean zabalduko dute.