Ekaitzaren ondorioz, bi zuhaitz erori dira

Uztarria.eus 2019ko api. 15a, 20:19

Denbora gutxian erabat aldatu da eguraldia, eta ekaitzak eragina izan du herriko hainbat gunetan. Bi zuhaitz bota ditu haizeak: bata, Garmendi auzunean, eta bestea, Loiola hotelaren inguruan. Bi zuhaitzak espaloira erori dira, eta udaltzainek bidea itxi behar izan dute. Beraz, oinezkoek ezin dute bi gune horietatik igaro.

Arratsaldean erori diren bi zuhaitzen irudiak dira honakoak.