21. Korrikan azpeitiarrek ateratako argazkiak jaso nahi ditu Uztarriak

Uztarria.eus | Euskara
2019ko api. 11a, 10:27

Argazkiak uztarria@gmail.com helbidera bidali behar dira, argazkia non ateratakoa den zehaztuta. Mila esker, eta egin klika!

21. Korrikan parte hartu duzu edo parte hartuko duzu? Hala bada, bidali Euskal Herriko nahiz atzerriko txokoren batean edo bestean, edota Korrika Azpeititik igarotzen denean ateratako argazkiak Uztarriara. Izan ere, komunikazio taldeak herritarrek ateratako irudiekin argazki bilduma osatu nahi du webgunean. Uztarriak Korrikak ostiral goizean Azpeitian osatuko duen ibilbide osoko irudiak ere jarriko ditu webgunean ostiralean bertan, baina herritar guztiei eman nahi die aukera euskararen aldeko ekimenaren bilduma ahalik eta osatuena sortzeko beren aletxoa jar dezaten.

Argazkiak uztarria@gmail.com helbidera bidali behar dira, argazkia non ateratakoa den zehaztuta. Mila esker, eta egin klika!

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu