Batek eta Baserriko Ollaxkue Labien taldeen kontzertuak izango dira bihar Orkatzen

Uztarria.eus 2019ko api. 11a, 11:41

Punk kontzertuak izango dira, 22:30ean hasita. Batec taldea Kataluniakoa da, eta Baserriko Ollaxkue Labien, Azpeitikoa.

Bi punk kontzertu izango dira bihar, ostirala, Orkatz kultur elkartean. Kataluniako Batec punkrock taldea izango da agertokian izango den taldeetako bat, eta bestea, Baserriko Ollaxkue Labien taldea, etxean ariko da. Izan ere, Azpeitikoa da musika taldea. 22:30ean hasiko dira emanaldiak.