Azpeitiko arraunlariak Gipuzkoako txapeldun eta txapeldunorde Zumaiarekin

Uztarria.eus 2019ko api. 8a, 14:45

Batelen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen atzo Pasaian, eta bi bandera eta beste bi zilarrezko domina irabazi zituen Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak; infantil eta kadete mutilen txapelak eskuratu zituzten Zumaiako ontziek, eta txapeldunorde izan ziren infantil neskena eta jubenil mutilena. Sari horien zati bat Azpeitira ere iritsi zen. Ez dira gutxi Zumaian arraunean ari diren azpeitiarrak, eta horietako bostek saria izan zuten atzokoan: Enetz Goenagak bandera irabazi zuen kadete mutilekin, eta zilarrezko dominak kolkoratu zituzten Josu Segurolak eta Eneko Gurrutxagak jubenil mutilekin, eta Miriam Garagarzak eta Ainhoa Segurolak infantil neskekin.

(Argazkia: Agustin Jimenez)