'El vuelo del cisne-Tributo a Billy Elliot' antzezlana izango da ostiralean

Uztarria.eus 2019ko api. 8a, 13:53
'El vuelo del cisne-Tributo a Billy Elliot' obraren emanaldi bateko irudia.

Soreasu antzokian izango da emanaldia, 22:00etan hasita, eta dagoeneko salgai daude saiorako sarrerak Interneten. Emanaldia Vitamin Produccionesek antolatu du, eta ikus-entzuleek Billy Ellioten dantzari ibilbidean murgiltzeko aukera izango dute, gaurkotutako obrari esker. El vuelo del cisne filmeko abestien tributoa da antzezlana.

El vuelo del cisne-Tributo a Billy Elliot antzezlana izango da ostiralean ikusgai, Soreasu antzokian. Vitamin Producciones etxeak antolatutako saioa 22:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturaz.eus webgunean, hamabost euroren trukean. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak, Soreasu antzokiko leihatilan. Emanaldia ez du Kulturaz kooperatibak antolatu, eta, beraz, Kultur Bonoa ezingo da baliatu saiorako.

El vuelo del cisne filmeko abestien tributoa da antzezlana, baina, horrez gain, Billy Elliot dantzariaren ibilbidean murgilduko dira ikus-entzuleak, gaurkotutako obrarekin. Honako hau da antzezlanaren sinopsia: "Billy dantzari ibilbidean murgiltzen da, eta eszenatokian zer sentitzen duen erakusten du. Aita batek bere alabak balleta egin dezan nahi du, baina alabak boxeolaria izan nahi du. Orduan, aitak Billy Ellioten istorioa kontatuko dio hari, dantza klasikoa, klaketa eta rock ingelesa nahasten dituen istorioan murgilduz. Alabak bere aita benetan nor den jakingo du gerora".