Gartxatxo-Txupi bikoteak irabazi du Amaia Tabernako IV. Mus Txapelketa

Uztarria.eus | Aisia
2019ko api. 8a, 11:05

Joan den zapatuan, hilak 6, jokatu zuten Amaia Tabernako IV. Mus Txapelketaren finala, eta Gartxatxo-Txupi bikoteak irabazi zuen norgehiagoka. 700 euroko saria, txapela eta garaikurra eraman zituen etxera bikote irabazleak. Bigarren postuan gelditu zen Lurdes-Joxe bikotea, hirugarren Iñaki eta Ander sailkatu ziren, eta laugarren postua Juan Migel eta Joxe Marik eskuratu zuten. 400, 200 eta 100 euroko sariak eskuratu zituzten finalistek, hurrenez hurren.

Otsailaren 13an hasi zen Amaia tabernako txapelketa. Laugarren urtez jarraian antolatu dute lehia.

(Argazkia: Amaia taberna)

Bidali:  

Erantzunak

pintxotorpe | 2019-04-08 : 12:27

Non daude Elkarrekin-ekoen jokoaren kontrako manifestazioak albiste honetan? Pokerra ez baino Musa bai?

Ez nituen ikusi Amaia tabernako sarreran pankartarekin.....

makolo | 2019-04-09 : 11:11

pintxotorpe ,gezur bat 1000 aldiz esanda ere eztek egi bihurtzen eta argudiorik gabe oraindik eta gutxiago.
Etzakiat jokuaren kontu honekin ulermen arazoak edo xestra kontua daukekan baino garbi asko zaudek nondik norakoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu