Hainbat auzotan eta kaletan asfaltatze lanak egingo ditu Udalak

Uztarria.eus 2019ko api. 2a, 15:37

Ezkuztan, Madalena auzoan, Perdillegi kalean, Garmendipe auzunean, Matxinada kalean, Etxe Alai eta Arana Goikoa auzoetan, Urbitarte eta Salbe auzuneak eta Gerra Txiki kalean egingo ditu erakundeak konponketak. Bihar hasiko dituzte lanak, "eguraldiak laguntzen badu", eta pare bat hilabetean bukatzea aurreikusten du erakundeak.

Herriko hainbat kale konpontzeko eta asfaltatzeko lanak hasiko ditu bihar, asteazkena, Udalak. Ezkuztan, Madalena auzoan, Perdillegi kalean, Garmendipe auzunean, Matxinada kalean, Etxe Alai eta Arana Goikoa auzoetan, Urbitarte eta Salbe auzuneak eta Gerra Txiki kalean egingo ditu erakundeak konponketak. Udalaren arabera, auzo edo kale bakoitzaren egoeraren araberako lanak gauzatuko ditu: "Kale osoa asfaltatuko da zenbaitetan, eta zatiak beste batzuetan".

Bihar hasiko dituzte lanok, eta lehenik Ezkuztan egingo dituzte, "eguraldiak laguntzen badu". Lanek irauten duten bitartean, uneak uneko aldaketak izango dira trafikoan. Bi hilabete inguruan egingo dituzte asfaltatze lan guztiak, eta Asfaltos Urretxu enpresa arduratuko da horiek egiteaz. Lanek 240.542,22 euroko aurrekontua dute.