Gaztetxeko Bertsio Gaua antolatzeko lehen bilera izango da gaur

Uztarria.eus 2019ko mar. 27a, 16:56

Azpeitiko Gaztetxeak urtero antolatzen duen Bertsio Gaua antolatzeko aurreneko bilera izango da gaur, asteazkena, gaztetxean bertan. Batzarra 19:00etan hasiko da, eta bertan hizpide izango dira, besteak beste, antolakuntzari lotutako zenbait kontu eta emanaldiaren inguruko xehetasunak. Bertsio Gauean parte hartu nahi duten lagunek batzarrera agertu beharko dute, guztien artean erabakiko direlako antolakuntzari lotutako kontutak.

Bertsio Gaua apirilaren 13an izango da, larunbatez.