Uztarriaren zozketak

Olatz Salvadorren eta Nogenen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko mar. 26a, 10:40

Zapatuan izango dira kontzertuak, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita. Atzo agortu ziren salgai jarritako sarrera guztiak. 

Olatz Salvador abeslariak eta Nogen musika taldeak kontzertu bana eskainiko dute zapatuan, hilak 30, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta kontzertu horietarako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. 

Ostiral goizean egingo du Uztarriak zapatuko kontzertuetarako sarreren zozketa. Bazkideek uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute zozketan parte hartzeko, mezuan bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta.

Kontzertuetarako sarrerak agortuta daude dagoeneko. 

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.