Lehen sorospen ikastaroa antolatu dute Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus 2019ko mar. 13a, 11:17

Martxoaren 22an, ostiralez, 17:15etik 18:45era izango da saioa. DYAko kideek antolatu dute saioa, eta nahi duen herritar orok parte hartu ahal izango du bertan. Gainera, saioa doakoa izango da.

Iraurgi Ikastetxeak lehen sorospen ikastaroa antolatu du martxoaren 22rako. Ostiral horretan 17:15etik 18:45era eskainiko dute ikastaroa DYAko kideek, eta nahi duten herritar orok parte hartu ahal izango du bertan. Gainera, saioa doakoa izango da.

Ikastaroarekin lehen sorospenetako oinarriak barneratzeko aukera izango dute herritarrek; hau da, egunerokoan aurki ditzaketen arrisku egoerei aurre egiten ikasiko dute. Horrenbestez, bihotz-biriken suspertze teknika nahiz zauriak, hausturak eta erredurak nola zaindu azalduko dute saioan.