'Green book' eta 'Ploey: bakarrik hegan inoiz ez' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko mar. 14a, 09:50

Green book eta Ploey: bakarrik hegan inoiz ez filmak emango dituzte datozen egunetan, Soreasu antzokian. Green book lau aldiz ikusi ahal izango da: zapatuan, 22:00etan; igandean 19:30ean; astelehenean 21:00etan; eta asteartean 19:30ean. Ploey: bakarrik hegan inoiz ez filma, berriz, igandean ikusi ahal izango da, 16:30ean. Bi emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean nahiz egunean bertan Soreasuko lehiatilan eskuratu ahal izango dira.

AEBetan iaz ekoiztutako filma da Green book. Peter Farrelly da lanaren zuzendaria, eta honako hau da pelikularen sinopsia: "60ko hamarkada. Don Shirley (Mahershala Ali) piano-jotzaile beltzak Tony Lip (Viggo Mortensen) Bronxeko italoamerikar zabarra kontratatzen du AEB hegoaldeko biran gidari lanak egiteko. Bi gizonek arrazismoaren eta aurreiritzien kontra egin beharko dute, baina zoriak batuko ditu, desberdintasunak alde batera utzi eta beren bizitzako bidaia erabakiorrenean aurrera egiteko".

Ploey: bakarrik hegan inoiz ez pelikula, berriz, 2018an Islandian eta Belgikan ekoiztutako animazio lana da. Honako hau da filmaren sinopsia: "Familia osoarentzako animaziozko abentura hunkigarri honek urre-txirri gazte baten historia azaltzen digu. Hegan ikasteko arazoak ditu. Horregatik, negua heltzean, ezin du bere familiakoekin klima epelagoa duen toki batera migratu. Bere adiskideek lagunduta, etsaiz jositako mundu batean aurrera egin ahal izango du, eta benetako heroi bilakatu da".