Uztarriak Errigoraren bi produktu sorta zozkatuko ditu bazkideen artean

Uztarria.eus | Euskara
2019ko mar. 9a, 13:44

Joan den ostegunaz geroztik, abian da Errigoraren kanpaina Euskal Herrian, eta Uztarria Komunikazio Taldeak ere bat egin du kanpaina horrekin. Horrela, Errigorari esker, bi produktu sorta zozkatuko ditu Uztarriak bere bazkideen artean. 

Zozketan parte hartu nahi dutenek, honako helbide elektroniko honetara idatzi beharko dute hilaren 22ra bitartean: uztarriazozketak@gmail.com. Bazkieek zozketan parte hartu nahi dutela adierazi eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu beharko dute mezuan.

Udaberriko Errigoraren kanpainan olioa, kontserbak eta arroza daude, eta ohi bezala, lortzen duten diruaren laurdena Nafarroako hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetarako erabiliko dute. Azpeitian, Elkar-ekin taldea arduratu da kanpaina aurrera eramateaz, eta herritarrek hilaren 22ra bitartean dute saskiak eskatzeko aukera, honako gune hauetan: Elkargunean, Elikagunean, Orkatzen, Baigeran eta Azpeitiko ikastola Ikasberrin. Era berean, Internetetik zuzenean eskatu ditzakete, www.errigora.eus helbidean.  

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu