Askotariko emakumeak, bat eginda

Uztarria.eus 2019ko mar. 8a, 23:11

Gazteak, zaharrak, umeak, pentsiodunak, ikasleak, amak, alargunak, etxekoandreak, langabeak... Askotariko emakumeek bat egin dute gaur, Martxoaren 8an. Ehunka eta ehunka emakume atera dira kalera arratsaldeko manifestazioan, beren eguna eta eskubideak aldarrikatzera. Hainbat gizon ere izan da emakumeen ondoan, haiei babesa adierazten. Kolore morea eta emakumeen aldeko oihuak nagusi, amaigabea zirudien ilara luzeak zeharkatu ditu herriko kaleak.