Azpeitian poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten saltokiek martxoaren 14a bitartean eman dezakete izena lan horri dagokion diru laguntza eskatzeko. Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak banatuko ditu diru-laguntzak Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako 11 saltokiren artean, eta bi urtetarako laguntza izango da. Mankomunitateak gaur argitaratu du deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Kanpainaren helburua da herritarrei poltsa konpostagarriak jasotzeko gune hurbilak eta eskuraerrazak eskaintzea, hondakin organikoak bereizteko eta birziklapena sustatzeko.
Azpeitian, guztira bost saltokitan eskuratu ahalko dira hondakin organikoak bereizteko beharrezkoak diren poltsak. Deialdian interesa duten saltokiek diru-laguntzak eskatzeko eskaera orria bete eta mankomunitatean aukeztu beharko dute hilaren 14a baino lehen. Lehiaketara aurkezten diren saltokietatik hamaika aukeratuko ditu Urola Erdiko Mankomunitateak, Azpeitian bost, Azkoitian lau, eta Zestoan bi.