Martxoko aldizkariaren aurrerapena: Xabier Lasa, atletismoaz haratago

Uztarria.eus 2019ko ots. 26a, 16:37

Aste honen bukaeran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren martxoko zenbakia. Uztarriako kazetariek hainbat gai landu dute aldizkarirako, eta horien artean da Xabier Lasarekin egindako erreportajea. Lasa da hil horretako Bestaldetik ataleko protagonista; izan ere, azpeitiarrak badu zer kontatu ezagun egiten duen atletismoaz haratago. Honako hau aldizkarian irakurgai izango den erreportajearen aurrerapen bideoa da.