Iturri Txikiko eskailerak itxita, etxe bat eraitsi behar dutelako

Uztarria.eus 2019ko ots. 20a, 10:47

Iturri Txiki eta parke estaliaren arteko eskailera zatia itxita dago, eraikin bat eraitsi behar dutelako. Hain zuzen ere, Iturri Txiki aldera, eskaileren ondoan dagoen etxea botako dute, zaharkituta dagoelako. Datozen asteetan hasiko dira eraikina husteko eta eraisteko lanekin, baina ez dute zehaztu lanak noiz amaitzea aurreikusten duten. Bien bitartean, Iturri Txikitik Santutxo auzora arteko eskaileren zati bat itxita egongo da; parke estalitik Santutxora arteko eskaileran zabalik izango dira.