Cementos Rezola museora eta Petritegi sagardotegira ibilaldia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2019ko ots. 19a, 16:01
Cementos Rezola museoaren sarrera.

Azpeitiko jubilatuen elkarteak martxoaren 14an egingo du ibilaldia. Interesatuek izena eman dezakete dagoeneko.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du Añorgako Cementos Rezola museora eta Astigarragako Petritegi sagardotegira. Martxoaren 14an egingo dute irteera, 10:30ean San Martin egoitzaren paretik abiatuta. Añorgara 11:00 aldera iritsiko dira, eta Cementos Rezola museoa bisitatuko dute, bi txandatan. Ondoren, 14:00etan, Petritegi sagardotegira joango dira bazkaltzera. Kafea, berriz, Diskopetrin hartuko dute. Ibiladiaren prezioa 35 eurokoa izango da. Interesatuek martxoaren 7ra bitartean eman dezateke izena, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era, Baigeraren bulegoan.