'El mayor regalo' dokumentala emango dute bihar

Uztarria.eus 2019ko ots. 21a, 09:39

Loiola Zentroak antolatuta, El mayor regalo dokumentala emango dute bihar, Soreasu antzokian. Juan Manuel Cotelok zuzendutako lana da bihar eskainiko dutena, eta barkamenren gaia du jorratzen du ikus-entzunezkoak. Izan ere, zuzendariak hainbat testigantzakin osatu du dokumentala, muturreko egoeretan ere barkatu daitekeela erakusteko asmoz.

Bihar, 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak aurrez eros daitezke www.kulturaz.eus helbidean.