Auto baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da, Enparan Dorretxearen aurrean

Uztarria.eus 2019ko ots. 17a, 12:11
Bi anbulantzia, ezbeharra gertatu den gunean.

Auto batek bizikletan zihoan gizonezko bat harrapatu du, 10:30 aldera. Txirrindularia zaurituta eraman dute Zumarragako Ospitalera. 

Auto batek eta txirrindulari batek istripua izan dute gaur goizean, Enparan Dorretxearen aurrean. 10:30 aldera gertatu da ezbeharra. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bidegorritik zihoan txirrindularia, eta zebrabidea gurutzatzen hasi denean, auto gidariak ez du ikusi; ondorioz, autoak jo egin du bizikletan zihoan gizonezkoa. Txirrindularia zaurituta eraman dute Zumarragako Ospitalera. Bi anbulantzia, suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira istripua gertatu den tokira.