Izena eman daiteke Ekoetxeak antolatutako mozorroak prestatzeko tailerrean

Uztarria.eus 2019ko ots. 12a, 16:25

Tailerra otsailaren 24an, igandez, izango da Ekoetxean bertan. Plazak mugatuak dira, eta izena emateko museo@ingurugiroetxea.org helbidera mezua idatzi edo 943-81 24 48 telefono zenbakira deitu behar da.

Ekoetxeak mozorroak prestatzeko tailerra antolatu du, hilero prestatzen dituen familientzako ekintzen barruan. Otsailaren 24an, igandez, izango da tailerra, eta 6 eta 12 urteko bitarteko haurrentzat nahiz horien gurasoentzat izango da ikastaroa. 11:00etatik 13:30era bitartean egingo dute tailerra, eta parte-hartzeko aurrez izena eman behar da, plazak mugatuak direlako. Interesatuek museo@ingurugiroetxea.org helbidera mezua idatzita edo 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta eman ahal izango dute saiorako izena.