Urrestillako haurreskolan hitzaldia emango du bihar Silvana Huegun nutrizionistak

Uztarria.eus | Hezkuntza
2019ko ots. 13a, 09:07

Haurrak osasunean hazi eta hezi izenburuarekin, ohitura osasuntsuez eta gaixotasunen prebentzioaz hitz egingo du, besteak beste, Huegunek. Hitzaldia 17:30ean hasiko da eta ekitaldi irekia da.

Hitzaldiaren kartela.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Urrestillako haurreskolan umeen elikadurari buruzko hitzaldia antolatu dute biharko, osteguna. Silvana Huegun nutrizionista izango da hizlaria, eta Haurrak osasunean hazi eta hezi izenburupean eskainiko duen solasaldian, ohitura osasuntsuak, menu egokia eta gaixotasunen prebentzioa izango ditu hizpide, besteak beste.

Hitzaldia 17:30ean hasiko da, eta ekitaldi irekia izango da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu