Adinekoen bakardadeaz hausnartu dute 80 lagunek Basazabalen

Uztarria.eus | Hezkuntza
2019ko ots. 8a, 12:02

Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak antolatuta, adinekoen bakardadeari buruzko jardunaldia egin zuten atzo, osteguna, Basazabal jauregian. 80 lagun inguru elkartu ziren jauregian, eta Javier Yanguas eta Gloria Martin psikologoen eta Edurne Zubia Azpeitiko Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoaren eskutik, adinekoek maiz sufritzen duten bakardadeari buruz hausnartzeko eta haien bizi baldintzak hobetzeko gakoez hitz egiteko aukera izan zuten. Bezperan, berriz, bestelako jardunaldi batek hartu zuen inauguratu berri duten eraikina. Izan ere, eskualdeko enpresei zein norbanakoei zuzenduta, Big Data teknologiaren ezaugarrien berri eman zuten hainbat adituk, eta teknologia hori enpresetan nola aplika daitekeen jakinarazi zieten hara bertaratutakoei. (Argazkia: Azpeitiko Udala)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu