Lasaon ere ibili dira santa eskean

Uztarria.eus 2019ko ots. 6a, 10:52

Ohiturari jarraituz, hainbat lagunek santa eskea egin zuten Lasaon. Zapatura aurreratu zuten hitzordua auzotarrek, eta etxez etxe eta baserriz baserri ibili ziren kopla kantatzen. Maddalen Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Imanol eta Unai trikitilariekin ibili ziren bederatzi heldu eta hamahiru gaztetxo eskean. Guztira, 29 kantaldi egin zituzten, eta auzotarrek adierazi dutenez, "gustura" ibili ziren eskean.