Artetxe parea itxita izango da bihar eta ostiral goizean

Uztarria.eus 2019ko ots. 5a, 11:03

Alberdienea eremuan egiten ari diren etxeetako garajeak hormigoitzeko lanak direla eta, 06:00etatik 10:00etara izango da itxita Artetxe parea autoentzat nahiz oinezkoentzat. Hori dela eta, zama lanak egin behar dituzten ibilgailuek beste kale batzuetatik joan beharko dute helmugara.

Alberdienea eremuan egiten ari diren etxeetako garajeak hormigoitzeko lanak direla eta, bihar (asteazkena) eta ostiralean Artetxe hotelaren aurrea itxita izango da 06:00etatik 10:00etara bitartean. Eguraldiak laguntzen badu egingo dituzte lan horiek, eta autoentzat zein oinezkoentzat izango da itxita gunea. Udalak jakinarazi duenez, lanak egun osoan zehar luza daitezke, baina Artetxe aurrea 06:00etatik 10:00etara bitartean soilik izango da itxita.

Zama lanak Errebalean egin behar dituzten ibilgailuek Arana kaletik sartu beharko dute kale horretara. Goikokalean egin behar dituztenek, berriz, plazatik sartu ahal izango dute plaza horretara, lanek irauten duten bitartean. Udalak barkamena eskatu die bizilagunei, merkatariei nahiz gainerako herritar guztiei, obra egin bitartean sortuko diren eragozpenak direla eta.