Matxinbentarrek ez dute hutsik egin santa eskean

Uztarria.eus 2019ko ots. 4a, 21:19

Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera, matxinbentarrek hutsik egin gabe egin dute urteroko zita: baserriz baserriz eta auzoz auzo kantuan aritu dira, santa eskean. Usadioari jarraituz, 08:00ak aldean elkartu dira lagunak Loiola aldean, eta han ibili ostean, Izarraitz auzoan barrena aritu dira eskean. Eguerdi partean-eta Azpeitian ibili dira, eta gero Urrestillatik barrena, Nuarbera eta Matxinbentara joan dira. Bazkal ordura arte ez die euririk egin santa eskera batu dren lagunak, eta "gustura" ibili direla adierazi dute. Taldearekin batera jardín dute eskean uan Joxe Eizmendi Loidisaletxe eta Jon Gurrutxaga bertsolariek nahiz Izer aita-semeak eta Laja II.a trikitilariek.

Matxinbentarrek Santa Ageda festak bukaerara iristen ari dira; bihar izango da jaietako azken eguna, eta meza, jubilatuentzat hamaiketakoa eta otarrearen zozketa egingo dituzte. Joan zen ostiraletik festa girorik ez da falta izan auzoan.

Hona hemen, Matxinbentako bizilagunek egin duten santa eskeko irudi batzuk (Argazkiak: Ibon Errazu):