Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2019ko ots. 5a, 10:03

Udalbatzaren ohiko bilkura 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Udalaren eta Kulturaz kooperatibaren nahiz musika bandaren arteko lankidetza hitzarmenak eta Gipuzkoako suhitzaileen zerbitzua indartzeko eta lanpostu berriak sortzeko mozioa izango dituzte hizpide.

Gaur, otsailak 5, Udalbatzaren ohiko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. Honako hauek dira otsaileko udalbatzan hizpide izango diren gaiak:

1.- Udalbatzak 2018ko urtarrilaren 15ean egindako bilkuraren akta onartzea. 

2.- Administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak emateko goragoko administrazioek egin duten hitzarmenetara atxikitzea. 

3.- Azpeitiko Udalaren eta Kulturaz kooperatibaren arteko lankidetza hitzarmena, 2019. ekitaldirako egutegi bateratua bideratzeko.

 4.- Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Bandaren arteko lankidetza hitzarmena (2018. ekitaldia).

5.- Gipuzkoako suhitzaileen zerbitzua indartu eta lanpostu berriak sortzeko mozioa. 

6.- Alkatetzak 2018ko martxoaren eta apirilean emandako ebazpenen berri ematea.

7.- Galdera eta erreguak.