Santa Ageda koplak kalean, goizetik hasita

Uztarria.eus 2019ko ots. 4a, 14:07

Gaur, Santa Ageda bezpera, egun honi dagokion usadioa betetzera aterako da kalera hainbat talde Azpeitian ere. Goizetik iluntzera, txoko batean baino gehiagotan izango da santa eskean dabiltzanen koplak eta bertsoak entzuteko parada. Urola Ikastolakoek, esaterako, goizean egin dute santa eskea; Alde Zaharrean (bideoan ikus daitekeenez) zein Sanjuandegin ibili dira ikasleak eta irakasleak. Ikastetxeetan ere ari dira ospatzen Santa Ageda bezpera, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek kalera eramango dute festa iluntzean, 19:00etatik aurrera. Eta, nola ez, matxinbentarrak ere badabiltza eskean, goizetik gauera arte luzatuko duten ibilian, jaien barruko hitzordurik berezienean.