'Gente que viene y Bah' eta 'Spider-man: un nuevo universo' filmak emango dituzte asteburuan

Uztarria.eus | Kultura
2019ko ots. 7a, 09:48

'

Gente que viene y Bah eta Spider-man: un nuevo universo filmak emango dituzte asteburuan Soreasu antzokian. Gente que viene y Bah pelikula zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) ikusi ahal izango da, eta emanaldietarako sarrerak honako lotura honetan eros daitezke. Spider-man: un nuevo universo filma, berriz, igandean emango dute, 16:30ean; sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke, lau euroren trukean. Emanaldien aurretik ere erosi ahal izango dira sarrerak, Soreasuko lehiatilan.

Gente que viene y Bah iaz Espainian ekoiztutako komedia generoko filma da. Patricia Font da lanaren zuzendaria, eta Clara Lago da aktore nagusia. Honako hau da filmaren sinopsia: "Arkitektu gazte baten bizitza zoragarri doa, bikotekidea desleial izan eta lanpostua galtzen duen arte. Katastrofe horren ondoren, bere ohiko bizilekura itzultzen da, bere familiaren ondora, berriro hasteko. Bere jaioterrian, aurre egin beharko dio datorkion etorkizun ezezagunari, bizilagun arraro bati eta bere familia bereziari. Filma Laura Nortonen eleberri batean oinarritua dago". 

Spider-man: un nuevo universo Sonyk 2018an Estatu Batuetan egindako animaziozko filma da. Bob Persichetti eta Peter Ramsey dira lanaren zuzendariak, eta Miles Morales da protagonista nagusia. Honako hau da filmaren sinopsia: "Miles Brooklyneko gaztetxo bat da, Spider-Manen bertsioetako bat. Abentura berri honetan, bere unibertsoko Spider-Man bihurtuko da, eta Peter Parker (benetako Spider-Man) irakasle izango du. Miles eta Peterrek Spider-Manen bertsio guztiak ezagutuko dituzte, eta guztiek batera, unibertso guztiak salbatu beharko dituzte".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu