Gaur itxiko da Emakumeen Jabetze Eskoletan izena emateko epea

Uztarria.eus 2019ko ots. 1a, 13:06

Emakumeen Txokora bertaratuta, mezu bat idatzita edo 943-15 70 55 telefonora deituta egin daiteke izen-ematea. Aurten bost ikastaro eskainiko dituzte Jabetze Eskolen barruan.

Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako Jabetze Eskoletan izena emateko azken eguna da gaur, otsailak 1. Tailerretan parte hartu nahi dutenek Emakumeen Txokoan (Goikokale 12) egin dezakete izen-ematea, bulegora bertaratuta, 943-15 70 55 telefonora deituta edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera mezu bat bidalita. 

Aurten, bost tailer eskainiko dituzte  Jabetze Eskolen barruan, eta honako hauek dira: 

Ekonomia feminista tailerraGeneroak duen dimentsio sozioekonomikoa landuko dute ikastaroan, Marina Sagastizabalen eskutik. Martxoaren 15ean eta 16an izango da ikastaroa, eta zortzi orduko iraupena izango du. Ostiralean 16:00etatik 20:00etara eta zapatuan 09:00etatik 13:00etara eskainiko dute tailerra.  

Sabel dantza ikastaroa: otsailaren 7tik maiatzaren 16ra, ostegunetan eskainiko dute ikastaroa, 18:30etik 20:00etara. Jaione Albeniz izango da irakaslea. Hemeretzi ordu eta erdiko iraupena izango du ikastaroak, eta 29,25 euro ordaindu beharko da. Langabetuek eta ikasleek, aldiz, 19,50 euro ordaindu beharko dituzte. 

Antzerki tailerraAlaitz Olaizolak eskainiko du ikastaroa, otsailaren 5etik maiatzaren 14ra, asteartetan, 18:00etatik 19:30era. Izen-ematea 29,25 euro ordaindu beharko da. Langabetuek eta ikasleek, aldiz, 19,50 euro ordaindu beharko dituzte. 

Autodefentsa feminista tailerra: Indarkeria mota ezberdinen aurrean kontzientzia hartzen ikasiko dute parte-hartzaileek, baita erasoen aurrean erantzuteko estrategien gaineko hausnarketa egin ere. 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago. Alaitz Mañesek eskainiko du tailerra, otsailaren 16an, larunbatez. Zortzi orduko iraupena izango du ikastaroak, eta bi zatitan egingo dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Doakoa izango da. 

Autoestima eta ahalduntze ikastaroa: Emakumeen autoestimaren eraikuntzan sakonduko dute tailerrera animatzen diren emakumeek. Hain zuzen, "autoezagutzarako baliabideak eta gaitasunak" ezagutuko dituzte. Martxoaren 27tik maiatzaren 29ra, asteazkenetan, egingo dituzte saioak, 15:00etatik 17:00etara. Orotara, 18 orduko iraupena du tailerrak, eta 27 euro ordaindu beharko da izen-ematea. Langabetuek eta ikasleek, aldiz, 18 euro ordaindu beharko dituzte. 

Jabetze Eskolen gaineko xehetasun guztiak, hemen