Ederki zuritu da Xoxote

Uztarria.eus 2019ko urt. 30a, 14:40

Izarraitz inguruko parajeek zuritu ederra hartu dute gaur, asteazkena. Xoxoteko aterpeko kideek sare sozialetan jarritako argazkietan ikus daitekeenez, gogotik egin du elurra Azpeitiko goi lurretan. Urtea hasi denetik, Xoxote eta inguruak horrela zuritu diren lehen aldia izan da gaurkoa. Dena den, urrian ere antzeko itxura hartu zuen mendilerroak. Herrigunean, berriz, oraindik ez du elurrik egin aurtengoan.

Euskalmetek 500-600 metrora kokatu du elur maila goizean, eta arratsaldean euria egingo duela iragarri du. Dena den, elur maila "nabarmen" igoko dela azaldu du.