Otsaileko aldizkariaren aurrerapena: eskaladarako listoiak sortzeko prozesua, pausoz pauso

Uztarria.eus 2019ko urt. 22a, 11:10

Otsailaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, eskaladarako listoiak egiteko prozesua pausoz pauso jaso du Uztarriak, irudietan. Jose Luis Urkizu arotza aritzen da eskalatzaileentzat materiala sortzen, eta haren lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute Uztarriaren bazkideek. Honakoa hau argazki erreportajearen aurrerapen bideoa da.