Ikusgai daude Irudhitzen lehiaketara aurkeztutako argazkiak eta testuak

Uztarria.eus 2019ko urt. 18a, 11:52

III. Irudhitzen lehiaketan jasotako irudiak eta hitzak bilduta, Irudhitzen erakusketa zabaldu du Uztarria Komunikazio Taldeak Sanagustin kulturgunean. Irudhitzen sariketara aurkeztutako argazkiak eta testuak urtarrilaren 31ra arte izango dira ikusgai.

Atzo zabaldu zen erakusketa, eta, horrekin batera, lehiaketaren sari banaketa egin zuten. Juan Joxe Agirrek irabazi du irudien atala, eta 150 euroko saria eskuratu du. Hitzen atala, berriz, Maialen Etxanizek irabazi du. Hark ere 150 euroko saria eraman du. Irudhitzen lehiaketaren helburua da herritarrak euskarazko sorkuntzara animatzea eta bide batez egutegia osatzea. 

2010ko Irudhitzen egutegia eskuratu nahi duenak, Uztarriaren erredakzioan, Plaza Txikiko kioskoan edo Sanagustin kulturgunean eros dezake, bost eurotan.