Ibai Berezibarrek irabazi du Lagun Onak futbol taldearen otarrea

Uztarria.eus 2019ko urt. 18a, 09:40

Ibai Berezibarri egokitu zaio Lagun Onak futbol taldeak Gabonetan zozkatu zuen otarrea. Lagun Onakek saldutako boletoen artean, berarena izan da saritua, eta Berezibarrek hainbat produktu eta 1.500 euro eskuratu ditu. Argazkian, Berezibar eta Eli Lasa Lagun Onakeko zuzendaritzako kidea, klubak otarrea erakusgai jarri zuen lokalaren aurrean.