Sansebastianak 2019

Sansebastianak, sukalde barruan

Uztarria.eus 2019ko urt. 15a, 21:18

Sansebastianak iristen direnean, Atabalak eta danborra alde batera utzita, aurremantala janzten du soinean Valentin Odriozola harakinak. San Sebastian bezperan, danborradatik urrun, herriko hainbat soziedadetako sukaldean sartzen da Odriozola elkarteko bazkideei eta danborradan irten behar duten lagunei catering zerbitzua eskaintzeko. Hark kontatu duenez, ez du ondo gogoratzen noiz hasi zen zerbitzua eskaintzen, baina 2010. urte inguruan izan zela uste du. Urteek aurrera egin duten heinean ohiturak aldatu direla pentsatzen du Odriozolak. Haren aburuz, geroz eta elkarte gehiagok egiten dute kanpoko zerbitzua eskatzeko hautua, festaz lasaiago gozatzeko. Aurten, bi elkarteri eskainiko dio afaria Odriozolak. Lan gehiena afariaren aurreko orduetan egiten duela kontatu du, nahiz eta zenbait kontu aurreratuko eramaten dituen sukaldera.

Nola moldatzen da harakin bat bi elkarteri afaria emateko? Zer jaten da San Sebastian bezperan herriko soziedadeetan? Galdera hoiek eta gehiago erantzun dizkio Odriozolak Uztarriari eta Urola Kostako Hitzari honako bideo honetan.