Delientek eta Willis Drummondek giro bikaina sortu zuten Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko urt. 15a, 15:15

Delient eta Willis Drummond musika taldeak izan ziren zapatuan Sanagustin kulturguneko agertokian, eta giro bikaina sortu zen bi taldeen emanaldietan. Dozenaka lagun bertaratu ziren Azpeitiko Delient musika taldearen eta Ipar Euskal Herriko Willis Drummonden doinuez gozatzera.

Willis Drummond taldeak kontzertu bira abiatu du zuzeneko CDa eta DVDa argitaratu berri dituen honetan, eta horiek eskainitako lehenengoetako kontzertua izan zen zapatukoa. Delient, berriz, azken hilabeteetan isilik egon ostean gogotsu itzuli zen zapatuan agertokira.

Hona hemen, kontzertuetan Alberto Belokik ateratako irudien bilduma: