Urtarrileko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko urt. 15a, 09:35
Azaroko udalbatzarreko irudia.

19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, udaleko, bere erakunde autonomiadunetako eta Azpeitia Berritzeneko langileei ezarri beharreko ordainsariez ariko dira, baita eraikin garbiketan aritzen diren langileenaz ere. Gainera, Baigerako jubilatuek aurkeztutako mozio bat ere izango dute hizpide.

Gaur, urtarrilak 15, udal ordezkariek urtarrileko ohiko udalbatzarra egingo dute, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Aurretik, 18:00etan, Gobernu Batzordea izango da.

Honako hauek dira landuko dituzten gaiak:

1.- Udalbatzak 2018ko abenduaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitiko Udaleko, bere erakunde autonomiadunetako eta Azpeitia Berritzen S.A.-ko langileei ezarri beharreko ordainsarien igoera.

3.- Eraikin garbiketan aritzen diren langiei ezarri beharreko ordainsaria zazpigarren mailari dagokiona izatea.

4.- Baigera jubilatuen elkarteak Azpeitiko adinekoen egoerari aurre egiteko aurkeztutako mozioa.

5.- Galderak eta erreguak.