Urtarrilean bazkide egiten diren herritarren artean bi Kultur Bono zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2019ko urt. 8a, 11:16

Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, eta horregatik egingo du bazkidetza kanpaina hil honetan; 30 euro balio du Uztarriaren urteko bazkidetzak. Kulturaz kooperatibak eta Udalak kaleratzen dute Kultur Bonoa, eta 2019rako atera zituzten guztiak salduta daude dagoeneko.

Uztarria Komunikazio Taldeak 2019rako bi Kultur Bono zozkatuko ditu urtarrilean bazkide egiten diren herritarren artean. Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, eta horregatik egingo du bazkidetza kanpaina hil honetan; 30 euro balio du Uztarriaren urteko bazkidetzak. Uztarriako bazkide egin nahi dutenek honako datu hauek bidali behar dituzte uztarria@uztarria.eus helbidera, izenburuan "bazkidetza" idatzita:

  • Izen-abizenak.
  • Helbidea.
  • Telefono zenbakia.
  • NAN zenbakia.

Kulturaz kooperatibak eta Udalak kaleratzen dute Kultur Bonoa, eta 2019rako atera zituzten guztiak salduta daude dagoeneko. 65 euroko balioa du bono bakoitzak, eta hainbat abantaila eskaintzen dizkie herritarrei. Bi bonoen zozketa otsailaren hasieran egingo du komunikazio taldeak.

Honako hauek dira Kultur Bonoak eskaintzen dituen abantailak:

  • Kulturaz kooperatibak antolatutako ekitaldietarako balio du
  • Sanagustin kulturgunean, zortzi kontzertu doan.
  • Soreasu antzokian, musikari eta arte eszenikoari lotutako emanaldiak, %50ean.
  • Umeentzako ekitaldietan, Sanagustinen nahiz Soreasun, ume baten eta heldu baten sarrera doan.
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu