Jende ugari bildu da Musika Bandaren Errege eguneko kontzertuan

Uztarria.eus 2019ko urt. 6a, 14:35

Udal Musika Bandak Eguberrietako kontzertua eskaini du gaur, Errege egunez, 13:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Unai Frantsesena aritu da zuzendari lanetan, eta guztira, sei abesti jo dituzte musikariek. Honako hauek izan dira kontzertuan eskaini dituzten kantak: Gibraltar (Richard Waterer), Humoreske (Anton Dvorak-Moldaketak: V.F. Safranek), Overture to a new age (Jan de Haan), The skater waltz (Emile Waldteufel-Moldaketak: V. F. Safranek), Triglav (Julius Fucik-Moldaketak: Siegfried Rundel) eta Berliner Luft (Paul Lincke-Moldaketak: Martin Tousignant). Jende ugari bertaratu da.