Sansebastianak 2019

Sansebastianetako abesti guztiak entzungai, Uztarria.eus-en

Uztarria.eus 2019ko urt. 7a, 11:11

San Sebastian festak gerturatzen ari dira, eta dagoeneko hasiko zen zenbait herritar danborradako piezak entzuten. Uztarria.eus-ek orain urte batzuk jarri zituen danborradako abesti guztiak entzungai SoundCloud atarian duen kontuan, eta aurten abesti guztien bilduma osatu du –goian entzun daitezke kanta guztiak–.

Urte ugari dira Azpeitiko Udalak sansebastianetako abestiak disko batean jaso zituela; abesti horietako asko Azpeitian soilik jotzen dira, hala nola Alardea, Agurra, Mandioko polka, Soreasuko Sebastian, Goizeko Izarra eta San Sebastian diana. Horiek denak Jose Luis Frantzesenak, Jose Maria Gurrutxaga Txokolok eta Jose Inazio Aldalurrek egindak edo moldatuak dira.