Eguberrietako kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak bihar

Uztarria.eus 2019ko urt. 5a, 12:20
Udal Musika Bandako kideak emanaldi batean.

Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, Errege egunez, 13:00etan hasita. Sei abesti joko dituzte Udal Musika Bandako musikariek, Unai Frantzesenaren zuzendaritzapean.

Udal Musika Bandak Eguberrietako kontzertua eskainiko du bihar, Errege egunez, 13:00etan, Sanagustin kulturgunean. Unai Frantsesena ariko da zuzendari lanetan, eta guztira, sei abesti joko dituzte musikariek. Honako hauek dira kontzertuan eskainiko dituzten kantak:

  • Gibraltar (Richard Waterer)
  • Humoreske (Anton Dvorak-Moldaketak: V.F. Safranek)
  • Overture to a new age (Jan de Haan)
  • The skater waltz (Emile Waldteufel-Moldaketak: V. F. Safranek)
  • Triglav (Julius Fucik-Moldaketak: Siegfried Rundel)
  • Berliner Luft (Paul Lincke-Moldaketak: Martin Tousignant)