Badator Uztarroxa, Uztarriaren aldizkari arroxa

Uztarria.eus 2018ko abe. 28a, 14:03

Urte berriarekin iritsiko da Uztarroxa aldizkariaren lehen zenbakia. Enok Sudupe kolaboratzaileak egin zuen proposamenaren ostean, proiektua aztertzen aritu da Uztarriaren erredakzio kontseilua. Hilabete luzeetako lanaren ondoren, atzo, osteguna, egindako bazkide batzarrean aurkeztu zuen komunikazio taldeak labetik ateratzear dagoen argitalpenaren proposamena. Bilkurara bertaratutako bazkideen bozen gehiengoarekin onartu zen egitasmoa. Horrenbestez, Uztarriaren bazkideek urtarrileko ohiko aldizkariarekin batera jasoko dute Uztarroxaren lehen zenbakia. Bertan, besteak beste, Azpeitiko zenbait politikariren etxeak ezagutzeko aukera izango da. Horrez gain, herritarren ahotan dabiltzan txutxumutxuak aztertuko ditu Uztarroxak eta Kaleko Kakekin Aspertuak (KKA) taldeko kideen bizipenak jasoko ditu. Uztarria Komunikazio Taldeak aurrerago jakinaraziko ditu proiektu berriaren xehetasunak. 

Abenduak 29, 13:00: Uztarriak Inozenteen Egunaren harira kaleratutako albistea da hau.