Gaueko zerbitzu bereziak jarriko dituzte hilaren 24an eta 31n Zestoa-Azkoitia autobus linean

Uztarria.eus 2018ko abe. 22a, 14:26

Eguberrietarako ordutegi berezia jarri du La Guipuzkoana enpresak. Abenduaren 24an eta 31n, 01:00etatik 07:00etara bitartean orduro irtengo dira autobusak Zestoatik. Azkoititik, aldiz, 01:20ean irtengo da aurreneko autobusa. 

Gaueko zerbitzu bereziak jarriko dituzte Zestoa eta Azkoitia lotzen dituen autobus linean hilaren 24an eta 31n. Eguberriak direla eta eskainiko dute zerbitzu berezia. Hona hemen egun horietan izango den gaueko zerbitzuaren ordutegia: