Udaletxea itxita izango da bihar, abenduaren 24an eta 31n

Uztarria.eus 2018ko abe. 20a, 11:41

Udaletxea.

Bihar, Santo Tomas eguna, jaieguna delako izango da itxita, eta abenduaren 24an eta 31n ere ez dute zabalduko. Gainerako egunetan irekita izango da, ohiko ordutegian.

Bihar, Santo Tomas eguna, jai eguna da Azpeitian, eta horregatik, udaletxea itxita izango da. Gabon sasoiko bi egunetan ere itxita izango da; hain zuzen ere, abenduaren 24an eta 31n. Gainerako egun guztietan irekita izango da udaletxea, ohiko ordutegian.