Joxe Gabilondo apaiza hil da

Uztarria.eus | Gizartea
2018ko abe. 19a, 12:54

Atzo gauean zendu zen, 81 urte zituela. Azkoitian jaioa, urretxuartzat zuen bere burua. 1962an etorri zen Azpeitira, eta urteeta Olazko komentuko eta Sierbetako komentuko kapeilau izan zen. Bihar izango da haren aldeko hileta-elizkizuna, parrokian.

Joxe Gabilondo artxiboko irudi batean.  Argazki originala

Joxe Gabilondo apaiza hil zen atzo gauean, 81 urte zituela. Azkoitian jaio bazen ere, haurtzaroa Urretxun igaro zuen, eta bere burua urretxuartzat zuen, nahiz eta urteetan Azpeitian bizi izan den.

Hain zuzen ere, 1962an etorri zen Gabilondo Urretxutik Azpeitira, eta bost urtez Olazko komentuko dama katekisten kongregazioaren kapeilau izan zen. Ondoren, Sierbetako komentuko kapeilau izendatu zuten, eta zeregin horretan aritu zen 48 urtez. Gainera, urteetan Elosiaga eta Oñatz auzoetako ekizkizunen ardura izan zuen.Herriko hainbat umek ere ezaguna zuen Joxe apaiza; izan ere, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain erlijio saioak eskaini zituen hainbat urtetan.

Bihar, osteguna, izango da Gabilondoren aldeko hileta-elizkizuna Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, 19:00etan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu