Omenaldia jaso dute Joxe Aranburu 'Txata'-ren senideek Azkoitian

Uztarria.eus 2018ko abe. 17a, 09:26

Joan zen zapatuan Ramon Oñederra Katturi omenaldia egin zioten dozenaka lagunek Azkoitian, GALek hura hil zueneko 35. urtemugaren harira. Kattu ez ezik, joan zen urriaren 11n hil zen Joxe Aranburu Txata –Gotzon Aranburu presoaren aita– ere izan zuten gogoan bertaratutakoek, eta haren senideak ere izan ziren ekitaldian. Hain zuzen ere, lore sorta eta larrosa gorria jaso zituzten Txataren senideek ekitaldian. Urola Kostako Hitzaren webgunean ikus daiteke ekitaldiko argazkiak eta kronika.