Festetan murgildu dira Elosiagan

Uztarria.eus 2018ko abe. 13a, 18:23

Santa Luzia eguna festa giroan igaro dute gaur dozenaka lagunek Elosiaga auzoan. Suziriarekin eta ermitako kanpai hotsekin hasi dituzte eguneko ekitaldiak, eta meza egin ostean, hamaiketakoaz gozatu ahal izan dute bertaratutakoek. Añota sagardotegian egin diote aurre eguraldi makurrari, trikiti doinuek lagunduta.